CASTELLONEKO BELENEKO BAKEAREN ARGIA

Ostiralean, arratsaldeko 19.15etan atera ginen Castellonerantz. Autobusean Inurri taldeareakin batera ordu asko eman ostean, goizeko 4ak aldera iritsi ginen Consolacion ikastetxera eta agiriak eman zizkiguten.

 

Larunbatean, oso ordu gutxi lo egin ostean, gosaldu eta otoitza izan genuen. Indarrak hartu ostean, busetara igo eta Magdalenara abiatu ginen, aldapa igotzeko “caña”-k eman zizkiguten eta bertan, ermita eta gaztelura igo eta Castellon goitik ikusteko aukera paregabea izan genuen. Bertako hamaiketako tipikoa eskaini ziguten eta “torná de las cañas” bideari ekin genion Castellonera itzultzeko. Egia esan, paseoa luze egin zen espero ez genituen bero eta eguzkiarengatik. Sant Roc-era Iritsi ginean, bertako dantza talde bat ikusteko eta haiengandik ikasteko aukera izan genuen eta ondoren, bertan bazkaldu genuen.

 

Arratsaldean, ikastetxera itzuli eta Palestinara buruko ekintza egon zen, otoitza eta herrien afariaren ostean, erkidego desberdinek prestatutako gauzekin gaubela izan genuen.

 

Igandean, azkeneko egunari txokolate eta txurroekin hasi eta Lledóra joan ginen mezara. Eguraldi aparta gurekin izanik, autobusez hondartzara joan ginen PDJ eta “Consejo Nacional de Ruta” lantzeko. Paella goxo baten itxaron gintuen ikastetxean eta dena jasota, denak batera, Santa Maria Konkatedralera abiatu ginen Argia hartzera.

 

Asteburu luze eta betea izan da baina pozik, jende eta gauza asko ezagututa hartu dugu autobusa Beleneko bakearen argia ondo zainduta dakargularik.

Madril 2020ren zain!

 

Partekatu!