Lehenengo Gorka Deuna online-ak badauka egitaraua

Lehenengo Gorka Deuna online-ak badauka egitaraua

2020-03-23 Noticias 0
  • Euskalerriko Eskautak hurrengo apirilaren 4aren xehetasunak argitaratu ditu, historian online izango den lehenengo Gorka Deuna 
  • Eguneko ekintzek Facebook-eko horma izango dute ardatz, non federakuntzak antolatu dituen jarduerak argitaratuko diren
  • Euskalerriko Eskautek familia, begirale, bolondres eta atzoko oro animatzen dute sare sozialean profil bat sortzera egunean parte hartzeko, eta Facebook-eko orrialdeko notifikazioak aktibatzera berri bat ere ez galtzeko

Euskadiko eskaut federakuntzak, Euskalerriko Eskautak, gaur martxoaren 23an, astelehena, 2020ko Gorka Deunaren egitaraua aurkeztu du, online izango dena historian lehenengo aldiz.  Federakuntzak eskauten eguna ez zuela bertan behera utziko adierazi zuen pasa den astean, berrogeialdia gora behera, eta, beraz, apirilaren 4an ozpakizuna egongo zela, Oztopoen gainetik, batera! lelopean.

Euskalerriko Eskautak argitaratu dituen ekintzek Facebook-eko horma izango dute ardatz, non apirilaren 4an, 15 minuturo gutxi gora behera, egunaz gozatzeko federakuntzaren proposamenak argitaratuko diren. Familia, begirale, bolondres eta atzoko oro orrialdea jarraitzera eta notifikazioak aktibatzera gonbidatzen da, berri bat ere galdu ez dezaten. Profil bat izan ezean, bat sortzera animatzen zaie, eta adingabekoak heldu baten laguntza izatera egunean zehar.

Musika, tailerrak, erronkak…

Argitalpenak goizeko 10etan hasiko dira, apirilaren 4an, Euskalerriko Eskauten Facebook-eko orrialdean. Ekintza mota ezberdinak egongo dira egunean zehar:

Tailer gidatuak

Zuzeneko bideoen bidez egingo diren tailerrak, etxetik egin ahal direnak. Ordu erdi iraungo dute:

  • 10:30 Marrazketa
  • 11:30 Korapiloak
  • 12:30 Eskulanak

Otoitza

13:15ean, horman egingo den argitalpen baten bidez, Gorka Deuna guztietan egiten den otoitza momentua izango dute eskautek.

Musika zuzenean

13:30ean, Euskalerriko Eskautak Araba, Euskalerriko Eskautak Bizkaia eta Nafarroako Eskaut Katolikoen Facebook orrialdeen bidez, hiru musika saio egongo dira, goizeko blokeari amaiera emango diotenak. Euskalerriko Eskauten orrialdean iragarriko dira eta ordu erdi iraungo dute guztira.

Ekintzak

Jarduera ezberdinak egongo dira, ozpakizunarekin bat egiten duen pertsona orok etxetik nahi duenean egin ahalko dituenak. #GDonline hashtag-arekin eguna errepresentatzen duten argazkiak igo ahalko dira, aurpegi-margoen lahiaketa egongo da, pegatinak diseinatzeko beste bat, orduro igoko dira gainditu beharko diren erronkak… Parte-hartzaileek sariak irabazi ahalko dituzte bere post-ekin.  Gainera, Euskalerriko Eskautak bere denda eskaut online irekiko du, non eskaut produktu berriak erosi ahalko diren.

Federakuntzak une oro adieraziko du zer egin behar den jarduera bakoitzean parte hartzeko. Hashtag jakinak erabiltzeaz gain, Euskalerriko Eskautak parte-hartzaileek egiten dituzten argitalpen bakoitzean bere Facebook-orrialdea mentzionatu behar dutela gogorarazi nahi du. Erronka eta lehiaketetan Instagram eta Twitter-en bidez ere parte hartu ahal izango da, @eskautak mentzionatuz.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar