Kanpamendurako prest!
Zenbait talde hasi dira beren dendak zelai orlegietan ezartzen, naturan hezkuntza eta dibertimendu jardunaldiei hasiera emateko. Laburra izango da urte osoa itxaroten daudenentzat. Ibilaldiak, lokats-borrokak, izar azpiko ibilbideak, gaubelak, erreka murgilaldiak, jolasak, tailerrak, eta batez ere irribarre pila bat; egunerokotasunak lapurtzen digun energia berreskuratzeko.
Hona hemen, Euskalerriko Eskauten eta Nafarroako Eskaut Katolikoen 39 talderen kanpalekuak. %100 eskaut!