Gorka Deuna 2020 online izango da
- Euskalerriko Eskautak federakuntzak, Loiolako jaieguna bertan behera utzi eta gero, bere Gorka Deuna sare sozialeen bidez ospatuko du lehenengo aldiz
- Ekitaldi hau ere apirilaren 4an izango da, eta Euskalerriko Eskauten Facebook orrialdea izango du ardatz
Euskadiko eskaut federakuntzak, Euskalerriko Eskautak, ez du bere Gorka Deuna, eskauten patroia, bertan behera utziko. Aurtengo ekitaldia etetzera behartuta izan eta gero, Loiolako Santutegian izango zena, historian lehenengo aldiz interneten bidez jaiegun hau antolatzea erabaki du.
Topaketa, Gorka Deuna online deritzona, apirilaren 4an, larunbata, izango da, Euskalerriko Eskautak 1983an bere sortze-gutuna sinatu zuen lekuan egun hau ospatuko zuen data berdinean. ‘Oztopoen gainetik, batera!’ leloarekin, federakuntzak ezbehar guztiak gainditzeko grina transmititu nahi du, eskautek zailtasunak poztasunarekin gainditzen baitituzte.
Historian online izango den lehen Gorka Deuna
Loiolako ekitaldia bertan behera utzi eta gero, Gorka Deuna prestatzen ari zen komisioak geldirik ez gelditzea erabaki zuen. Horregatik, martxan jarri zen berriz eta kuarentena kontuan harturik, egun hau ospatzeko era aurkitu zuen.
Orain, Euskalerriko Eskautak bere ekitaldi berria bere Facebook orrialdearen bidez izango dela adierazten du. Apirilaren 4an, goizeko 10etan, sare sozialean historian online izango den lehenengo Gorka Deuna hasiko da. Facebook-eko orma proposamen eta aktibitateetaz kide guztiei informatzeko era izango da, eta Instagram eta Twitter-en bidez ere parte hartu ahal izango da.
Egunak tailerrak, ekintzak, txapelketak, erronkak, musika zuzenean eta sorpresa ugari izango ditu, egun horretan zehar argitaratuko direnak. Horregatik, federakuntzak bere kideek Facebook-eko orrialdea jarraitzera eta notifikazioak aktibatzera dei egiten du, 4an konektatzen direnean ezer ez galtzearren. Sare sozial honetan perfil bat ez badute, bat sortzera animatzen ditu kideak, Gorka Deuna berezi honetan parte hartzeko.
Egitaraua eta ordutegiak hurrengo egunetan argitaratuko dira federakuntzaren sareen bidez. Euskalerriko Eskautak talde, bolondres, atzoko eta familia guztiak bat egitera gonbidatzen ditu, oztopoen gainetik batera gabiltzala adierazi eta beti prest egongo direla erakustearren.