Euskalerriko Eskauteko neska-mutilek Goitibera Aldizkaria jasoko dute
Euskalerriko Eskautak erakundeko pertsona federatuek Goitibera Aldizkaria jasoko dute 2020 urtean zehar. Bi elkarteek sinatutako hitzarmen baten ondorioz, aldizkaria Euskalerriko Eskautak federakuntzan dauden 3.000 neska-mutil eta nerabeen etxeetara helduko da, kostu gehigarririk gabe, federakuntzak eskaintzen duen beste zerbitzu bat bezala. Familiek aukera izango dute gizarte, hezkuntza eta kultura arloetako analisia jasotzen duen argitalpen hau haien etxeetan irakurtzeko. Guzti hau harpidedunak kontutan harturik, proiektuaren oinarria baitira.
Euskalerriko Eskautak federakuntzan parte hartzen duten hainbat pertsonen lanak ahalbidetu du hau guztia. Alde batetik, aldizkarirako edukiak sortzen dutenek eta, bestetik, ekonomia eta iragarleekin harremak kudeatzen dutenek. Izan ere, azken hauek gabe, jauzi kuantitatibo hau ezinezkoa izango litzateke. Horregatik, Euskalerriko Eskautak Goitibera Aldizkariarekin bat egiten du, eta hedabide honen aldeko apustua egin duten iragarleei eskerrak eman nahi die.
Euskalerriko Eskauteko presidenteak, Mikel Condek, emandako urrats hau balioan jarri du: “Aukera ikaragarria da familiengana heltzeko eta Euskalerriko Eskautak editzaten duen Goitibera Aldizkaria ezagutzera emateko”. Mikelek federakuntzak ematen dituen zerbitzuen eskaintza handitzen dela azpimarratu du eta, honela, familiek taldeak eta delegazioak “hurbilago” sentituko dituztela adierazi du.
Euskalerriko Eskauteko Komunikazio arduradunak eta Goitibera Aldizkariko zuzendariak, Gonzalo Lozak, jauzi hau “oso garrantzitsua” dela uste du “Goitiberaren 40 urteko historiarako. 30 inguru kolaboratzaileen edukiek boskoiztuko dute haien audientzia”. Gonzalok zehaztu du lan hau aurreko kurtsoan hasi zela, “harpidedunak ahaztu gabe”.
Zer da Goitibera Aldizkaria?
Goitibera Aldizkaria Euskal Herriko arlo sozialeko, hezitzaileko eta kulturaleko errealitatea jorratzen duen erreferientziazko argitalpena da, Euskalerriko Eskautak editatzen duena. Lehen zenbakia 1982. urtean kaleratu zen eta, harrezkero, bere orrialdeetatik milaka protagonisten hausnarketak, elkarrizketak, artikuluak, etab. pasa dira.
Zenbait erakunderen laguntza ekonomikoa du, baina, batez ere, aldizkari hau mantentzen dutenak harpidedunak dira. Ordaintzen duten kuotagatik, urtero, gai anitz jorratzen dituzten lau zenbaki heldu dira etxeetara. Gainera, 2020tik pertsona hauek, proiektuaren oinarria direnak, zenbait beherapen, ekintza eta abantailak izango dituzte hedabide honen alde apustu sendo bat egiteagatik. Haien parte izan nahi baduzu, bakarrik izena eman behar duzu weborrialdean.
Zeintzuk dira edukiak?
Goitibera Aldizkaria aldaketa soziala eta aisialdi hezitzailearen alde lan egiten edo harremana duten pertsonei zuzenduta dago. Zenbaki bakoitzean aktualitateko gai bat jorratzen da aparteko ikuspuntu baten bitartez, erreportaiak, elkarrizketak edo adituen iritzi artikuluak uztartzen. Honekin batera sekzio finkoak daude familien heziketari, mendiko ibilbideei, eskulanei, jolasei edo filmei buruzkoak.
Azken finean, aldizkariak irakurlea informatzea eta heztea du helburu. Azken zenbakietan, pentsio publikoen etorkizuna, ‘fake news’-ak eta desinformazioa edo udan aspertzeko onurak jorratu dira.
Mugimenduko neska-mutilen aktibitateei buruzko debalde den aldizkari hau jasotzea bahi ez baduzu, harpidetza utzi dezakezu.