Euskalerriko Eskautak taldeko teknikari deialdia zabalik

Euskalerriko Eskautak taldeko teknikari deialdia zabalik

2023-02-01 Berriak Nabarmena 0

Euskalerriko Eskautak-eko teknikari posturako pertsona bat bilatzeko prozesua ireki du Euskalerriko Eskautak-ek. Komunikazio- eta administrazio-lanak egingo dituen pertsona bat bilatzen da.

  • Komunikazioa: erakundearen barruko zein kanpoko komunikazioa kudeatzen duen profesionala. Web-argitalpenak eta sare sozialak idaztea, kartelak diseinatzea eta maketatzea, ikus-entzunezko materiala, askotariko argitalpenen maketazioa (material pedagogikoak, dibulgaziozkoak, eta abar), web multisitearen kudeaketa, erakundearen posta elektronikoen kudeaketa, eta abar.
  • Administrazioa: administrazioko eta erakundeari laguntzeko zereginak antolatu, kudeatu, planifikatu, zaindu eta egingo dituen profesionala. Hainbat jarduera, dinamika eta bileretarako administrazio-euskarria, egitura-dokumentuen kudeaketa, kudeaketa ekonomikoa, fakturazioa, aurrekontuak eta urteko balantzeak egitea, dirulaguntzak izapidetzea, finantzaketa bilatzea eta abar.

Gainera, hainbat taldetan integratzen den kargua da, eta, beraz, erabakiak hartzerakoan erantzukizunak bere gain hartuko dituen pertsona izango da, lidergorako, koordinaziorako eta talde-lanerako gaitasunarekin.

Interesatuek 2023ko otsailaren 19ko 23:59ra arte bidali ahal izango dute beren curriculuma. Bidalketa helbidea info@eskaut.org da, asuntuan “EE Pertsona Teknikoa” jarrita.

Jarraian lan-eskaintza horren xehetasunak azaltzen dira, hala nola bilatzen ari garen profila, zeregin zehatzak edo kontratu mota, PDF honetan daude.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar