Euskalerriko Eskautak Bizkaiako taldeetako begiraleek adin desberdinekin lan egiteko moduari buruzko urteroko prestakuntza saioarekin gozatu dute

Euskalerriko Eskautak Bizkaiako taldeetako begiraleek adin desberdinekin lan egiteko moduari buruzko urteroko prestakuntza saioarekin gozatu dute

2021-10-18 Sailkatu gabea 0
  • Urtero legez, Barria eraikinean bildu ziren begiraleak adar bakoitzeko sinbologia eta metodologia lantzeko.
  • Osasun-neurri guztiak hartu ziren, ingurune seguru bat lortzeko.
  • Delegazioak, eta oro har, eskaut mugimenduak, begirale guztien formakuntza jarraiaren garrantzia azpimarratu nahi du

 

Aurten ere, Bizkaiko taldeetako begiraleak Euskalerriko Eskautak Bizkaia antolatu duen adar formakuntza saioa jaso zuten. Bertan, Hezkuntza Proiektuan aipatzen den sinbologia eta metodologia berrikusi zuten. Begiraleak hainbat taldeetan banandu ziren, zeinetan esperientzia duen pertsona batek etapa bakoitzari dagozkion edukiak dinamizatu zituen zenbait jardueren bidez. Era honetan, modu zehatzean lan egiteko aukera izan zuten.

Ikasturte honetan ere, Bizkaiko delegazioak arduraren aldeko apostua egin du, eta jarduera eta formakuntza guztiak modu seguruan egin dira, osasun-neurri guztiak errespetatuz une oro. Hurrengo ikasturterako aurpegiak berriro ikustea espero dugu!

Azkenik, komeni da gogoraraztea begirale guztien formakuntza jarraiaren garrantzia. Delegazioak jarduera hauen alde egiten du, begiraleek urtez urte adar bakoitzeko metodologia freskatu ahal izan ditzaten eta eskaut estiloa taldeetara erraztasunez eraman ahal izateko, umeekin egiten den lanaren bidez.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar