Euskalerriko Eskautak Araba mundu hau posible egiten duten emakumeen eguna ospatzen dute
Euskalerriko Eskautak Araba osatzen dugun taldeetan emakume asko gaude. Neskatila, gazte, begirale, nagusi, arduradun, ama, ohi, teknikari, … egunero-egunero mugimendu hau posible izatea egiten dutenak. Egunero beraien denboraren zati handi bat ematen dute baloreetan oinarritutako heziketarako eta askeak eta inguruarekiko kritikoak diren pertsonen formakuntzarako. Beraiei esker, egunero, mundu hau hobea egiten da.
Martxoaren 8an Emakumearen Eguna ospatzen da, zaintzen duen emakumearena, etxean lan egiten duenarena, kanpoan lan egiten duenarena, guztiona. Eskaut mugimendutik jarraituko dugu lanean mundu justu, berdintsu, feminista, libre eta indarkeria matxistarik gabekoaren alde.
Euskalerriko Eskautak Arabatik delegaritza, gizartea eta mundu hau posible egiten duten emakume hauen eguna ospatuko dugu.
Beti prest!