Euskal Herriko eskautek udaz gozatuko dute zailtasunen gainetik

Euskal Herriko eskautek udaz gozatuko dute zailtasunen gainetik

2020-06-29 Noticias 0
  • Federakuntzak bideo bat argitaratu du, non COVID-19aren ondorioak gora behera, eskaut talde gehienek ez dutela uda bertan behera utzi eta udarako ekintzak antolatzea lortu dutela islatu nahi duen 
  • Chubby Checker-en Let’s twist again abestiaren doinuaz, Araba, Bizkaia eta Nafarroan zehar eskaut anitz elkartu dira dantzatzeko, zapia lepoan dutela

“Eskautek zailtasunak alaitasunez gainditzen dituzte”. 2019-2020 kurtso honetan Eskaut Lege horrek indar handia izan du. COVID-19aren pandemiak gizartea guztiz markatu du, baita eskultismoa ere. Hala ere, Euskalerriko Eskauteko taldeek ekintzak antolatzea lortu dute uda honetarako. Horrela, nahiz eta ohikoa ez izan, federakuntzak kurtsoaren unerik garrantzitsuena mantenduko du.

Uda egongo delaren sentimendua islatzeko, betikoa izango ez den arren, Euskalerriko Eskautak bideo bat argitaratu du non Euskal Herriko eskaut anitz agertzen diren twist bat dantzatzen. Chubby Checker-en Let’s twist again abestiak doinua jarri dio, eta Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako mugimenduaren lotura eta inplikazioa nabarmentzen dira, egoeraren arroztasuna gora behera.

Sekulako uda

Dena dela, eta egin ahal eta egin ahal ezin dena erregulatzen duen Eusko Jaurlaritzaren araua orain dela ez asko jaso izan arren, uda egongo da. Eskaut taldeek kurtsoan zehar garatutako hezkuntza-lanari amaiera emango dioten hainbat ekintza antolatu dituzte. Gainera, federakuntzaren arabera, oraingo egoeran ezinbestekoa da umeek eta gazteek haien esparru propioak izatea.

Horregatik, talde askok eguneko koloniak aukeratu dituzte, non begiraleek umeak eta gazteak hartatuko dituzte goizetik arratsaldera arte, gaua pasatu gabe, udalek utzitako esparruetan. Beste batzuk aurrera pausu bat egin dute eta gauak ere igaroko dituzte: adibidez, Esperantza Eskaut Taldeak (Gasteiz) Zuhatzako irlara joango dira hainbat egunez, eta San Viator Eskaut Taldeak (Gasteiz) bere kanpamendua kanpa batean antolatuko du.

Ekintza guztiak erakundeek ezarritako segurtasun-neurriak bermatzen dituzte eta Eusko Jaurlaritzaren araudiaren arabera antolatu dira. Gainera, Euskalerriko Eskauteko begiraleak COVID-19aren gaineko protokoloei buruzko formakuntzak jaso dituzte, Eusko Jaurlaritza edo EDE Fundazioa bezalako entitateek eskainitakoak.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar