BIDEOA: Beleneko Bakearen Argiak Euskalerriko Eskautak argitu du pandemia aroan

BIDEOA: Beleneko Bakearen Argiak Euskalerriko Eskautak argitu du pandemia aroan

2020-12-18 Noticias 0

“Nahiz eta mugak itxi eta mundua konfinatu, Argia eramateko bidea bilatu behar da”. Ideia horretatik abiatuz, Euskalerriko Eskautak federakuntzak Beleneko Bakearen Argia etxe guztietara eraman du. Aurten estatu mailako Trebeak adarraren asteburua bertan behera utzi zen, eta Argia ez zen banatu. Hala ere, Argiak egun hauek piztu ditu berriz.

Aurten, Belenetik abiatu ordez, Madriletik abiatu da Argia, Trinitarias komentutik, non urte osoan zehar piztuta dagoen. COVID-19 dela eta, Scouts MSC-k probintziaz probintzia banatzea erabaki zuen, erreleboka. Euskadira pasa den abenduaren 10ean ailegatu zen: Scouts de Cantabria-k Euskalerriko Eskautak Bizkaiari Argia eman zion Muskizen, mugan. Delegaritza bizkaitarrak berdin egin zuen Delikan, Arabarekin mugan, arabarrei emateko.  Azkenik, Argiak bere bidea Leze kobazuloan amaitu zuen, Nafarroatik gertu, non Arabako zuzendaritza taldeak Argia Nafarroako Eskaut Katolikoei eman zien.

Bideo batean islatu dira bide ezberdin, esfortzu gehigarri eta kilometro extra guztiak, Euskalerriko Eskautak federakuntzak urte ilun honetan mundua berriz argitzeko egin den lan berezia balioztatu nahi baitu. “Argiak ilunpetan disdira” (Joan 1, 4-5).

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar