Azkenik, ez dira jarduerak egongo uda honetan
- Euskalerriko Eskauteko talde anitz ez dituzte udako ekintzak abian jarriko, osasun errealitatea eta instituzioen gomendioak direla eta
- Astialdi Sareak Eusko Jaurlaritzaren eta EUDEL-en gomendioekin bat egiten du, baina aurreikuspen txikia egon dela salatzen du
COVID-19k eragindako osasun-egoerak Euskalerriko Eskautak jo ditu berriz. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako araudi baten ondoren, udako jarduerak beharrezko segurtasunez nola antolatu azaltzen zuen testu bat, hainbat kasu berrik norabide aldaketa bat eragin dute. Udaleku publikoak bertan behera utzi diren bitartean, pribatuak antolatzaileen eskuetan geratu dira, hauek ere bertan behera uzteko gomendio sendoekin.
Horregatik, eskaut talde gehienek udako jarduerak bertan behera uztea erabaki dute. Gizarte-erantzunkizunak eta inguru-asoziatiboan bultzatutako erreflexio eta bilerek erabakia sustatu dute, nahiz eta neurri guztiak bermatzeko edo osasun-formazioak jasotzeko esfortzu handia egin den.
Euskalerriko Eskauteko zuzendaritza taldeak eskaut talde guztien lan handia azpimarratu eta balioztatu nahi du. Osasun-egoera aldakorrak informazioaren garapena oztopatu du, taldeei udako jarduerak antolatzeko segurtasun neurri guztiak bermatuz maniobra-esparru txikia utzi diena. Euskalerriko Eskauteko zuzendaritza taldeak esfortzu hori miresten du eta garatutako lana eskertzen du, beti astialdi hezitzaile baten alde egin den lan garrantzitsua.
Euskalerriko Eskauten zuzendaritza taldeak delegaritzen lana ere txalotu nahi du. Hauen zuzendaritza taldeak osatzen duten pertsonek azken bolada taldeen eta instituzioen artean eman dute, azken informazioa helarazten, hauek artatzen eta momentu zail eta zalantzagarri hauetan laguntzen, ikusten ez baina balioztatu nahi den lan bat.