Azaroak 25 | Euskalerriko Eskautak, indarkeria matxistaren kontra
Euskalerriko Eskautak emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako milaka adierazpenekin bat egin nahi du, azaroak 25 honetan. Federakuntzatik beste behin gaitzestu nahi dugu.
Euskalerriko Eskautak emakumea izateagatik hil duten emakume bakoitza gogora ekarri nahi du. Indarkeriak itxura ugari dituela ere gogoratu nahi du federakuntzak, matxismoa batzutan ikusezina dela eta genero desberdintasuna errealitate bat dela miloika neska, emakume eta adinakoentzat.
Eskaut mugimendua eraldatzailea da, eta egunero mundu hau hobeto izatearen alde egiten du lan, ume, nerabe eta gazteekin egiten duen lanaren bidez, hauek libre eta inguruarekin kritikoak izan daitezen. Berdintasuna eta ez-indarkeria gure idearioaren parte dira, gure egiteko era eta metodoaren parte.
Federakuntzak laguntza behar duen edonori esku bat eskaini nahi dio. Begiraleak, delegaritzak eta Euskalerriko Eskautak federakuntzan lan egiten duten pertsona guztiak isiltasunean sufritzen dagoen edonoren eskura daude, eta laguntza eskatzera animatzen dute. Kanalak irekita daude indarkeria hau amaitzeko asmoarekin, eta mugimenduak lan egingo du emakume bat gehiago ere ez dezan sufritu.