Administrari laguntzaile lanposturako deialdia irekita

Administrari laguntzaile lanposturako deialdia irekita

2020-07-10 Noticias 0

Arduradun Eskolak eta Euskalerriko Eskautak Arabak zabaltzen dute hautaketa prozesua administrari laguntzaile tekniko lanposturako.

Bilatzen ari gara erakundeko lan administratiboak antolatzeko, kudeatzeko, planifikatzeko eta  arduratzeko profila duen profesionala. Dokumentuak prozesatzeko eta tramitatzeko eta barne zein kanpo komunikazioa kudeatzeko.

Interesa duten pertsonek curriculuma bidali dezakete helbide honetara: bidalicv@gmail.com; Gaian jarri “Administrari Laguntzaile Lanpostua”.

Lan eskaintzaren xehetasunak, bilatzen dugun profila, zeregin zehatzak edota lan baldintzak, hemen behean aipatzen dira:

ADMINISTRARI LANGUNTZAILE LANPOSTUA

ENPRESA: Ardurandun Eskola eta Euskalerriko Eskautak Araba.

TOKIA: Vitoria-Gasteiz, Araba.

SOLDATA: lan hitzarmenaren araberakoa.

GUTXIENEKO ESKARMENTUA: urte 1.

KONTRATU MOTA: mugagabea, jardunaldi partziala edo goizez edo arratsaldez.

LANPOSTUAREN BETEKIZUNAK:

Gutxieneko ikasketak: Lanbide Heziketa (maila ertaina).

Gutxieneko eskarmentua: urte 1

LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA:

Bilatzen ari gara pertsona txukuna, aurrea hartzen duena eta talde-lanean aritzeko gaitasuna duena hurrengo funtzioak betetzeko:

-Egoitzetan fisikoki egoteko.

-Koordinazio bileretan parte hartzeko.

-Dagozkion herri-administrazioekin etengabe harremanetan egoteko.

-Izen-emateen gestioa kudeatzeko.

-Burutzen ditugun ekintza eta formazio saioetarako instalazioak eta baliabideak erreserbatzeko.

-Administrazio dokumentuak etengabe eguneratzeko.

-Kudeaketa ekonomikoa: dirulaguntzak, banku-kontuen egoera, ordainketak… egiteko.

-Web orriak eta sare sozialak eguneratzeko.

LANPOSTURAKO EZINBESTEKOA:

-Administrazio ikasketak edo antzekoak.

-Euskararen ezagutza maila altua, idatziz zein ahoz.

-Eskaut mugimenduaren eta arabako elkarteen maparen ezagutza.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar