2018 Taizé
Eskutitz honekin begirale eta trebeentzat bi urtero Euskalerriko Eskautak antolatutako ekintzaren berri eman nahi dizuegu.
Pazkoa ezberdina bizi dezagun, egun santuetan Taizerako bidaia proposatzen dizuegu.
Dakizuenez jada, Taizé, Frantzian dagoen herri txiki bat da. Han mundu osoko gazteak onartzen duen kristau komunitate txiki bat dago, eta fede esperientzia ugari partekatzeko elkarbizitza eta otoitz egunak proposatzen digute.
Gazteen artean sortzen den giroa eta otoitzaldi berezietan sortutako esperientzia, ahaztezina egiten du. Hile honetan zehar bidaliko dizuegu berri gehiago, bidaian jartzeko gogoak hartu dezazuen. Nahi izanez gero, informazio gehiago bilatu dezakezue www.taize.fr web-gunean.
Bidaiazko plana hurrengoa izango da:
Bidaiaren datak martxoak 28tik (asteazkena), apirilaren 1era (igandea) izango dira (asteazken eta igandeko gauean bidaia egingo dugu.)
Izena emateko epea, otsailaren 26an bukatu egingo da formulario honetan -> FORMULARIOA